Bala eta Nize
Stoner eta hardcore erritmoak izango dira nagusi Dabadaban, Bala galiziarren eta Nize bilbotarren eskutik. Ondoren, gauerdian, Irune Muguruza B2B Jota, Hodax B2B Garinbo, Pattor eta Inahr Kone B2B Galindo DJ-ak arituko dira, Oarso Groove jaiaren barruan. Kontzertuetarako zein festarako sarrerak aretoaren webgunean daude salgai.