'Belarri bero, bai esan?'
Intxaurrondoko udal kiroldegia eta kultur etxea.Donostia Kirola Belarri bero, bai esan? websaila proiektatuko dute asteazkenean Intxaurrondo Kultur Etxean (19:00), Indarkeria matxistak nerabezaroan VII. Jardunaldiaren barruan. Nerea Arriola, Olaia Gil, Olatz Beobide eta Dorleta Urretabizkaia egongo dira aurkezpenean. Gonbidapena eskatu behar da kultur etxean bertan, 17:30etik aurrera.
