Bertso Afari Feminista
Txitxibitxiak Antiguako talde feministak antolatuta, Bertso Afari Feminista egingo dute Antiguotarrak elkartean. Ainhoa Agirreazaldegik, Miren Artetxek eta Itxaso Pikerrek botako dituzte bertsoak, eta Ainhoa Urien izango da gai jartzailea. Afari begetarianoa, postrea, kafea eta kopa egongo dira. 15 eurogatik eskuratu daitezke tiketak, Platero eta Herria tabernetan.

