Bertso Derbia
Anoetan Realak eta Atheticek 2015eko irailaren 27an jokatuko duten derbiaren aurretik, bi taldeen arteko bertso derbia izango da Antzoki Zaharrean eguerdiko 12:30ean. Elkarri hitza pasaz kantuan ariko dira sei bertsolari. Realaren taldean, Andoni Egaña, Amaia Agirre eta Amets Arzallus. Athletic-en izenean, Jon Maia, Iratxe Ibarra eta Fredi Paia. Aurkezlea Fernando Anbustegi bertsolaria izango da. Bertso saiorako gonbidapenak Realak, Athleticek eta Donostia Kulturak banatuko dituzte euren bazkideen artean.


