Bertso derbia
Realak eta Athleticek Anoetan jokatuko duten derbia dela eta, aurten ere Bertso Derbia egingo dute Antzoki Zaharrean. Sarrera librea da edukiera bete arte. Gonbidapenak Donostia Kulturaren leihatiletan (Viktoria Eugenia Antzokia eta Antzoki Zaharra) eta Realaren dendetan eskuratu daitezke, urtarrilaren 22tik aurrera.
Hamaikakoak hauek osatuko dituzte:
- Reala: Andoni Egaña, Oihana Iguaran eta Amets Arzallus.
- Athletic: Onintza Enbeita, Sustrai Colina eta Xabi Paya.
- Gai-jartzaile: Iker Iriarte


