Aurreskuk hiru urte: bertso poteoa
Parte Zaharreko Aurresku tabernak hiru urte bete ditu jabe berriekin. Hori dela eta, ospakizuna egitea erabaki dute, hiru eguneko egitarauarekin: azaroak 8, 9 eta 11. Musika, bertsolariak eta bakarrizketak, osagai guztiak prest dituzte.
- Azaroak 8, osteguna.
- 20:00. Bertso poteoa. Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi, Maddi Gallastegi, Itxaso Piquer, eta Aitor Etxebarriazarraga. Gai jartzailea: Ainhoa Urien (Abadiñoko Oilarra).

