Bertso saioa Loiolako Erriberan
Erribertxo Kultur Elkarteak antolaturik, bertso saioa eskainiko dute Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolariek Loiolako Erriberan, urriaren 24an. Bertso saioa 12:30ean izango da Maria Zambrano plazan, eta 240 pertsonarentzako lekua egongo da. Hala ere, aurrez izena ematea komeni da, eta sarrerak lau euro balio ditu. Erribertxo Kultur Elkartearen urteroko egitasmoa izaten da bertsolaritza auzora ekartzea, eta aurtengoan, egoerara egokituta, txapeldunak izango dituzte plazan.


