Bidebietako Txanpontxo jaiak
Txanpontxoren jaitsierak eman die hasiera 2019ko Bidebietako jaien. (Argazkia: Beñat Parra) Bidebietako Txanpontxo jaiak:
Igandea, 15:
- 10:00etatik eguerdira arte, tokiko produktuen azoka, 5. blokean.
- 10:00etan, puzgarriak Allende parkean.
- 11:00etan, euskal dantzak Herri Ametsa Ikastolaren eskutik, 5. blokean.
- 12:00etan, apar festa, Allende parkean.
- 12:00etan, toka eta bote txapelketa mixtoa, Erreka tabernan.
- 14:00etan, 80 urte betetzen dituztenentzako bazkaria, Jubilatuen Etxean.
- 14:30ean, Bidebieta elkartean antolatutako bazkaria. Haurrentzako menuak 7 euroko prezioa du, eta helduentzako menuak 20 eurokoa. 6. blokean izango da.
- 18:00etan, herri kirolak, 5. blokean (euria egingo balu, frontoian).
- 19:00etan, herri sardina jana, 5. blokean (euria egingo balu, frontoian).
- 21:00etan, 5. blokean, Txanpontxori agurra eta karaokea, bakoitzak etxetik eramandako afariarekin.
- 22:00etan, auzoa argituko dute Txanpontxo Allende parkean agurtzeko.
Astelehena, 16:
- Haurren eguna. Egun osoan atrakzio guztiak euro bateko prezioan.


