Burdina Astintzen jaialdia
Maiatzaren 23an egingo dute bosgarren Burdina Astintzen jaialdia, Larratxo Kultur Etxean. Iazko helburu berarekin, euskarazko metal doinuak nabarmenduko ditu Herriko Burdina webgune antolatzaileak. Sarrerak martxoaren 5ean jarriko dira salgai Donostia Kulturaren webgunean.
Hiru talde ariko dira zuzenean: Anestesia, Kudai eta Hortzak. Zarauzko beteranoak izango dira protagonistak. Erantzun diskoaren 30. urteurren bira hasi aurretik, thrashcore laukoteak Donostian errepasatuko du haien ibilbide luzeko errepertorioa.

