'Comensales'
La Farandula mikro-antzezlan aretoa. Aitor Nabarrok zuzendutako Comensales mikroantzezlana eskainiko dute Fernando Oruezabala, Oihana Ortiz eta Marijo Marculeta aktoreek La Farandulan, ostiralean, larunbatean eta igandean. Egun bakoitzean lau emanaldi egongo dira, ordu erdian behin; ostiralean eta larunbatean 20:00etan hasita eta igandean 19:00etan hasita. Sarrerak aretoan daude salgai, 5 euroan.


