Dantzaren Nazioarteko Eguneko XXV. Gala
Dantzaren Nazioarteko Eguneko XXV. Gala egingo dute igandean Viktoria Eugenia antzokian, eta lehen mailako dantzari ugari igoko dira oholtzara. Sarrerak Donostia Kulturaren webgunean eskuratu daitezke, 10-24 euroan. 12:00etan egingo dute lehenengo, eta 19:00etan ondoren.


