'DE ALASKA A PATAGONIA EN ELEFANTE'
Alaskatik Patagoniara elefantean.
Bi urte. 16 herrialde, 45.000 km eta milaka esperientzia.
Amerikar kontinentea zeharkatzeko ametsa egi bihurtu duen bikote baten abentura kontatzen du De Alaska a Patagonia en elefante lanak. Alaskatik hasi eta Patagonia hegoalderainoko bidaia, sustrai sakonenak eta haien kultura ezagutuz. Bidaia horreko kronika den dokumentala ikusi ahal izango dugu egileekin batera eta guzti hau biltzen duen multimedia liburua ere aurkeztuko digute.