'Denbor-bor' festa
Hainbat ikastaro eta jarduera antolatu ditu Saretuz elkarteak Denbor-bor festan: baratze agroekologikoaren ikastaroa, naturarekin aliantza bat sortuko duen kontsumo eta nekazaritza eredu bat sustatzeko; haurrentzako yoga saioa, “txikitatik geure burua zaintzen ikasteko” —lehenengo bi horietan, izena eman behar da, Saretuzen webgunearen, Instagramaren edo helbide elektronikoaren bidez—; Aiora Urbietaren Geure gorputzean eta etxean burujabe liburuaren aurkezpena; “ezer ez egiteko txokoa”, ezer egin gabe egoten ikasteko eta bizikletan mantsoen ibiltzen dena sarituko duen lehiaketa, “ohiko lasterketa eta lehiaketa ereduei buelta emateko”. Hori guztia, egunaz disfrutatzeko eta, aldi berean, denbora beste moduan bizitzen hasteko.

