Desazkunde turistikoaren aldeko Euskal Herriko topaketak

Turistifikazioarekin kezkatuta eta desazkunde turistikoaren alde lanean diharduten hainbat eragilek elkarlanean antolatuta, Desazkunde turistikoaren aldeko Euskal Herriko topaketak aurrera eramango dituzte urriaren 24an eta 25ean, Donostian. Euskal Herrian turistifikazioak askotariko formak hartzen ditu txoko bakoitzean sustatutako turismo ereduaren arabera. Hala, hiri, herri eta eskualdeen turistifikazioari aurre egiten dioten pertsonak eta taldeak elkartuko dira, indarrak batu eta desazkunde turistikoaren bidetik alternatibak lantzeko.

Egitaraua

Urriak 24, ostirala

  • 18:30. Topaketetara eta Desazkunde Turistikora sarrera hitzaldia
  • 19:00. Turistifikazioa eta etxebizitza larrialdia mahai ingurua

Urriak 25, larunbata

  • 10:00. Hiri eta lurralde bizigarrien bila mahai ingurua
  • 11:30. Atsedena
  • 12:00. Tailerrak:
    • Auzoak turismoak itotzeko arriskuan
    • Zer dakar turismoak euskararentzat?
    • Turismotik bizi, prekarietatean bizi?
  • 14:00. Bazkaria
  • 16:30. Tailerrak
    • Beste opor eredu bat posible da?
    • Kulturaren hiria, sukaldaritzaren herrialdea, kirolaren lurraldea… marka bat gara?
  • 18:15. Epe labur, ertain eta luzean zer egin? tailerra. 
     
  • 19:45. Itxiera
  • 21:30. Festa

Topaketetan parte hartzea doakoa izango da, baina aurrez izena eman behar da. Hitzaldi eta saio orokor guztietan bermatuko da euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez jarraitzeko aldibereko itzulpena. Informazio osagarria eta izen ematea.

HITZAkide HITZAkide