Donostia magiaz blai
Donostia Magiaz blai, nazioarteko magorik handienak bilduko dituen jaialdi berria da. Magoak oso disziplina ezberdinetatik datoz: umore-magia, tresna handiak, manipulazioa, magia poetikoa…
Jaialdiaren zuzendaritza artistikoa Juan Mayoralen esku dago, nazioartean oso ezaguna den magoa, magia ikuskizunak asmatu eta interpretatzeagatik, bai eta mundu osorako magia-jokuak asmatzeagatik ere.
Jaialdiaren lehendabiziko ediziotik Asier Kidam (Gasteiz), Miguel Muñoz (Sevilla, Espainia), Kamyléon (Frantzia), Erwan (Suitza), Han Seolhui (Korea), Ted Kim (Korea), eta Les Frères Chaix (Frantzia) magoak pasako dira. Mago Moorek ikuskizunak aurkeztuko ditu.