Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako Big-Band-aren kontzertua
Donostiako udalalaren musika eta dantza eskolako Big Band-a 1999an Iñaki Salvadorren gidaritzapean sortu zen eskola bertako Musika Modernoaren departamentuaren baitan eta Donostiako udalalaren musika eta dantza eskolako ikaslez osatua dago bere osotasunean. Egun Alfonso Masach eta Juantxo Zeberio Etxetxipiak zuzentzen dute taldea.
Urteotan ikasle ugari pasa da taldetik eta hainbat kontzertu eskaini ditu bai Donostian eta baita ere Gipuzkoako beste zenbait herritan ere. Big-band horrek errepertorio oso zabala du, jazz klasikotik hasi eta blues, funky, latin-jazz edo rock estiloko gaiak, besteak beste.

