Egun Antifaxista
Donostia Antifaxista plataforma sortu berriak Egun Antifaxista egingo du Egiako Plaza Haundin. «Donostian zein Euskal Herrian zabaltzen ari diren jarrera erreakzionario zein faxisten aurrean kaleak hartzeko eta antolatzeko lanean ari gara», adierazi dute. Faxismoaren gorakada eta honi aurre egiteko erronka mahai ingurua egingo dute 12:00etan. Ondoren, bazkaria egingo dute plazan, 14:00etatik aurrera. Eguna borobiltzeko, Amazigh taldeak kontzertua emango du.