'Elkarbizitzarako hiriak. Hiriarekiko emakumeen eskubidea', Ana Falu
Ana Falu arkitekto eta gizarte-ekintzaile argentinarrak Elkarbizitzarako hiriak. Hiriarekiko emakumeen eskubidea hitzaldia emango du Donostian Gipuzkoako Arkitektoen Elkargoak Martxoaren 8a dela eta antolatua. Hitzaldia Juana Aranguren abokatuak aurkeztuko du. Aranguren, emakumeen eskubideen defentsan, familia gaietan eta indarkeria sexistaren arloan aditua da.
Sarrera doakoa da, baina aurretik izena ematea beharrezkoa da, lekuak mugatuak baitira. Hitzaldia online jarraitzeko aukera egongo da.

