'Emakumeen aurkako errepresio frankista gerra garaian eta ostean 1936-1945'
(Argazkia: San Telmo museoa) Ione Zuloaga Muxika ikertzailearen hitzaldia antolatu dute irailaren 10erako, San Telmo museoan, 19:00etan. Emakumeen aurkako errepresio frankista gerra garaian eta ostean 1936-1945 izango da hitzaldiaren izenburua, euskaraz izango da eta sarrera doakoa izango da. Emakumeek Espainiako Bigarren Errepublikan izan zuten parte hartzea, gerran miliziano eta korrespontsal gisa izan zuten zeregina eta jasandako sexu errepresioa, espetxealdiak, tortura eta zehapen ekonomikoak izango ditu hizpide hitzaldian, baita Gipuzkoako eta Donostiako istorio pertsonalak berreskuratu ere, “gaia genero ikuspegitik ulertzen laguntzeko”, udalaren hitzetan.
