'Errege begi bakarra'
Antzoki Zaharrean kokatutako audiogidan, Bilintxi buruz hitz egiten da; gaur egun, antzokiaren ondoko kaleak bere izena darama. (Argazkia: Beñat Parra) In Extremis Teatro eta Tanttaka Teatroa konpainiek Errege begi bakarra antzezlana taularatuko dute ostiralean (hilak 5) eta larunbatean (hilak 6) Antzoki Zaharrean, 19:30ean. Sarrerak Donostia Kulturaren webgunean edo antzokiko leihatilan erosi daitezke, 16-22 euroan.

