'Euskal Harriaren ABDak', film laburrak
“Euskal Harriaren ABDak” izeneko film kolektiboaren aurkezpena eta proiekzioa.
Teknologiak bahitutako Maritalavista-ren etorkizunetik, Belegor Anaien denboran izoztutako Euskal Herri jatorrera, KKintzona Productionsen landa-beldurretik Koldo Almandozen merkatal zentruko drama mitologikora edo… Jorge Gilen thriller folklorikotik Chochowsky Ahizpen distopia feministara.
Hori guztia eta gehiago topatu daiteke Euskal Harriaren ABDak film kolektiboan. Zinegile profesionalak, oilar-pisuan borrokatzera ohituak dauden amateurrak eta lehen aldiz kamera bat hartu eta labur bat grabatzeko abenturan murgildu diren animatu inkostzienteak.
7 probintzietako zinegileak, bakoitza bere aldetik lanean, 26 laburmetraiez osatutako film bat osatzeko. Jarri zitzaizkien baldintza bakarrak: laburrak euskaraz grabatzea, euskal elementuetan oinarrituak egotea eta goitik behera, Euskal Herrian ekoiztuak izatea.