'Euskara biharretik biharrera: erronkak, joerak eta etorkizuneko aukerak'
Larunbatean, hilaren 21ean, Donostiako Bagera Euskaltzaleen Elkarteak euskararen inguruan hausnartzeko jardunaldia antolatu du, San Telmo museoan. Euskara biharretik biharrera: erronkak, joerak eta etorkizuneko aukerak leloa izango du topaketak, eta bi atal izango ditu: Esnatu ala hil liburuaren aurkezpena eta solasaldi bat. Helbide honetan eman daiteke izena.
Egitaraua
- 09:30. Harrera eta sarrera.
- 10:00. Esnatu ala hil liburuaren aurkezpena Garikoitz Goikoetxearen eskutik.
- 11:30. Atsedena.
- 12:00 Mahai-ingurua: Haritz Azurmendi, Eider Saragueta eta Garikoitz Goikoetxea.
- 13:00-13:30. Amaiera.


