'Gerraren begia II'
(Argazkia: Iñaki Agirre) Olatz Gonzalez Abrisketak, Ignacio Mendiolak eta Joseba Zulaikak gerrari buruzko hitzaldi bana eskainiko dute Tabakaleran, (26an, 18:00etan) eta mahai ingurua egingo dute ondoren, Oier Etxeberriak moderatuta. Ikusle gisa joateko, izena eman behar da, Tabakaleraren webgunean.

