Giza Eskubideen Zinemaldia
'Muerte en Amara' filma. Gaur (hilak 19) amaituko da 21. Giza Eskubideen Zinemaldia, Viktoria Eugenia antzokian egingo dituzten bi proiekziorekin: 17:00etan, Muerte en Amara (Aitor Gonzalez de Langarica, 2024) eta 20:00etan Nina (Andrea Jaurrieta, 2023). Lehenengora joateko, gonbidapenak eskatu behar dira, eta bigarrenera joateko, sarrerak erosi behar dira, 5 euroan.
