'Hautudeterminazioa' irakurketa dramatizatua

Jakin aldizkariaren enkarguz “Hautudeterminazioa” testuaren irakurketa dramatizatua egin zuten Metrokoadroka-ko lagunek Iruñean, 2015eko ekainaren 26an, “Euskara, estatugintza eta naziogintzaren erdian”. Emanaldia Katakrak liburu-dendan egin zen, UEUko ikastaroen egitarauaren barruan. Asteazken honetan, urriak 7, Kortxoenean ikusteko aukera izango duzu 19:30etan. Oholtzan Amaia Corral eta Oier Guillan izango ditugu, hiru zatitan banatutako testua irakurtzen: Hautudeterminazioa: 1. Dialogo absurdu bat. 2. Sasi-saiakera bat. 3. Izkiriaturik aurkitu dugun gure poema bat (Jose Luis Otamendiren “Hautua”, Kapital publikoa liburuko poema).
HITZAkide HITZAkide