Herrerako jaiak
Herrerako jaietako egitaraua:
Ekainak 14, asteartea:
- 19:30. San Joan soka dantza entsegua, Auzotegian.
Ekainak 15, asteazkena:
- 19:30. Azken aukera! Haurren eta helduen danborrada entsegua, Euskal Giroan.
Ekainak 16, osteguna:
- 17:00. Nork nahi ditu palomitak? Haurrentzako zinema, Herrera K.E.-n.
- 19:00. Herrerako jaietako Txupinazo Elegantea. Pregoia eta xanpaina! Kilikariak txarangarekin.
- 19:10. Herrerako jaietako IX. Pintxo Pote Elegantea, Kilikariak txarangarekin. Txosna, taberna hauen eskutik: Zure Taberna, Bizargorri, Nido, Elosegi, Zumardi, Kayak eta Bikote Tiboli.
- 21:00. Etxera? Eleganteon txosna zabalik dago!
Ekainak 17, ostirala:
- 17:30. Ikastetik edo lanetik jaietara! Herrera goitik behera gozatuz. Aupa gazte!!
- 19:00. Haur eta helduen danborrada, Arraketai txarangarekin eta buruhandi eta erraldoien paseoa Alano alboka taldearekin.
- 21:00. Gaua luzea dela, denok afaltzera, trikiaren kalejirak auzoa alaituko digu!
- 22:00. Kontzertuak: Su Ta Gar, Potato eta Dantzall Sound taldeak.
- 03:00. DJ Rider txosna gunean.
Ekainak 18, larunbata:
- 09:00. Diana, Donostiako txistulariekin.
- 11:00. Luisita putz egitera. Haurrentzako puzgarriak, plazan.
- 11:30. Hara, hara, hara… Puzgarriak abian eta gure haurrak dantzan! Goazen beraien dantza ikastera.
- 12:00. VIII. Herrerako jaietako paella lehiaketa.
- 12:00. Batzuk plazan dantzan eta beste batzuk su gainean dantzan, kale animazioa Herrera behetik gora alaituz!
- 12:00. Denak freskatzera, haurrentzako igerilekua.
- 14:00. Herri bazkaria. Paella jan itzela. Hartu al duzu txartela? (aurretik erosi behar dira).
- 17:00. Luisito lagundu puzten! Haurrentzako puzgarriak, plazan.
- 17:00. Haur txupinazoa. Denok dantzara Luisito eta Lusitarekin.
- 17:15. 2022ko Marrazki Lehiaketaren sari banaketa.
- 17:30. Haurrentzako ikuskizuna: Txaloka taldearen Diskopuntx emanaldia.
- 18:00. Garagardo eta saltxitxa dastaketa Lagunbiden.
- 18.30. Gazteentzako joko olinpikoak.
- 19:00. Txokolate jana.
- 19:15. Buruhandi eta erraldoien irteera Herrerako txistulariak eta Alano alboka taldearekin.
- 21:00. Sardina jatea Herrerako plazan, Herrerako trikitixa eta Mozkor Frentekideok Otxotearekin.
- 21:00. Kirolari olinpikoentzako afaria, proteinak ez dira faltako!
- 22:00. Elektro Buiaka elektro txarangarekin gaua berotzeari ekin.
- 00:00. Musika festa. Bidean erromeria.
- 02:00. Mozkor jokoak.
Ekainak 19, igandea. Euskal Jaia, Luisitoren omenez:
- 09:00. Diana, Herrerako txistulariekin.
- 11:00. Herrerako IV. Boilur Azoka. Besteak beste, Nafarroatik, Arabatik, Errioxatik, Huescatik eta Soriatik etorritako boilur biltzaileen erakusketa.
- 11:00. Euskal Jaia eta Artisau Azoka: Altzako baserritarrak, zeramika, bitxiak, taloak, buruhandiak, jostailuak, motxilak, eta abar.
- 11:00. Herri Ametsaren eskutik, Dantzari Txiki Eguna, auzoko kaleetan barrena.
- 11:00. Luisito! Luisita! Puzgarriak eta uretako jolasak.
- 12:00. Marianito Fest. Txosnara etorri bermuta hartzera.
- 12:30. Kantujira. Herrera Kantuz abesbatza herrikoiarekin eta Donostiako Musika eskolaren Herrerako egoitzako trikitixa eta pandero ikasleen kalejira auzoan zehar.
- 12:45. Apar festa, Euskal Giroaren aurrean.
- 13:45. Eskuan tragoa, zapia lepoan, irri batekin, Luisito beti gogoan! Luisitori omenaldia, plazan.
- 14:00. Herrerako Jaiak herri kantu barrikotea, Herrerako txistulari, trikitixa eta Mozkor Frentekideok Otxotearekin (aurretik txartela erosi behar da).
- 16:00. Luisito! Luisita! Puzgarriak eta uretako jolasak.
- 17:30. Zalditxoak eta zezentxoak, Herrerako trikitixarekin.
- 18:30. Herri kirolak. Saralegi anaiak, Larrañagatarrak eta Ostolazatarrak. Aizkora eta harria jasotzea.
- 19:30. Buruhandien jubilazioa. Estanga trikitixa, Herrerako txistulari eta dultzaineroekin. Erraldoiak atzo jubilatu ote ziren?
- 20:00. Erromeria gidatua.
Ekainak 20, astelehena:
- 19:30. San Joan Soka dantza entsegua, Auzotegian.
Ekainak 21, asteartea. San Luis Eguna:
- 11:00. Herri meza Herrerako Koru Parrokialarekin.
- 13:00. Hamaiketakoa? Jubilatuentzako ‘ordubatetakoa’, Herrera K.E.-n Mozkor Frentekideok Otxotearekin eta Herrerako Koru Parrokialarekin.
- 14:00. Bazkaria Aterpean jubilatu eta ez jubilatuentzat.
- 14:30. San Luis herri bazkaria. San Luis egunean bixigu ere izan ginen, eta izatera itzuliko gara, Mozkor Frentekideok Otxotearekin.
- 17:00. Dantzaldia aterpean, Beti Alai taldearekin.
- 17:00. Patata Tropikalaren Azken eguzkilorearen ikuskizuna, Bizarrain elkartearen eskutik.
- 18:00. Goazen! denok dantzatzera.
- 18:30. Astoak, karroza eta guzti.
Ekainak 22, asteazkena:
- 18:00. Haurren Herrerako Jaietako IV. Futbolin Txapelketa, Nido tabernan (izena emateko, Nido tabernan).
- 19:00. Herrerako Jaietako IV. Futbolin Txapelketa, Nido tabernan (izena emateko, Nido tabernan).
Ekainak 23, osteguna. San Joan bezpera:
- 19:00. Trikipoteoa. Zahar eta gazte auzoa elkarrekin girotuz!
- 20:30. Herri afaria plazan. Kaxuelitak.
- 21:30. Ohiko San Joan sua, Pasaiako txistulariekin eta Beti Alai dantza taldearekin.
- 23:00. Zezensuzkoa eta azken traka, Herrerako txistulariekin.
- 23:15. Luisito eta Luisita DJ.
- 23:59. Gaixoa ni! Nora zoazte Luisito ta Luisita!? Jarraitu dantzan.