HIRI SUB/BERTSIOAK IV. IRUDIAK. Jardunaldiak
ATARI Cultura Arquitectónica-k antolatutako Jardunaldiak:
EUSKAL ARKITEKTURA GAZTEA – HITZALDI ZIKLOA. Irudiaren belaunaldia.
Koordinatzailea: Pablo García Astrain. Atari Kultura Arkitektonikoa-ren zuzendaria.
Bere hastapenetatik, Atari elkarteak Euskal Arkitektura Gaztea gure ingurutik at lagundu eta zabaltzeko egitasmoa abian du. Egitasmo honi esker, Euskal-Herriko hainbat arkitekto gaztek bere lana aurkezteko aukera izan du Paue, Bordele, Bartzelona eta Madrilen. Oraingoan, Atarik Donostiako Arkitektura Astea sustatuko du Hiri Sub/Bertsioak programaren barne, eta estreinako aldian, Euskal Arkitektura Gazteari buruzko ziklo bat aurkeztuko du.
Zer eraikitzen du euskal arkitektoen belaunaldi berriak? Nolakoak dira beraien proiektuak? Zein zailtasun topatzen dute, zein erronkei aurre aman behar diete? Zein da hiria eta arkitekturaren gainean duten ikuspegia? Zeintzu dira, arkitekto gazteen iritzian, arkitektura, hirigintza eta paisaiak dituen erronkak? Nolakoa da gaur Esukal-Herrian arkitekto gaztea izatea? Nolakoak izango dira etorkizuneko hiria Euskal-Herrian? Zein tresna eta zein medio erabiltzen dituzte beraien ideia eta diseinuak plazaratzeko? Zein eragin dute tresna hauek irudikatzen dituzten egitasmoetan?
Honi buruz hitzegin eta beraien proiektuak, lanak eta kezkak ezagutzeko aukera izango dugu arkitekto gazte nabarmen sorta batekin.
Pauzarq (Donostia), Iñaki Noblia (Kanbo), Go4zen (Donostia)
Iñaki Noblia Kanbon kokatutako arkitekto gazte bat da. Pariseko Ecole Spéciale d’Architecture-en burutu zituen ikasketak. Orduz geroztik egurrezko eraikuntzaren espresio-balioarekin esperimentatzen duten lanekin aritu da lengoaia organiko bat erabiliz. Honela, eskala txikiko altzariak, familia-bakarreko etxebizitzak, eskala haundiko ekipamenduak, testuinguru historikoetan txertatutako esku-hartzeak edo birgaitzeak lengoaia honen bitartez koherentzi-espresibo haundiz azaltzen zaizkigu.
www.inakinoblia.com
GO4zen. Milan, Odense, edo Bamiyan dira besteak beste Donostiako estudio gazte honek egindako proiektuen kokapenak. Iñigo Peñalba Arribas eta Aritz Díez Oronoz-ek arkitektura ikasketak burutu zituzten Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan. Karrera amaierako sari berezia jaso zuten 2012 eta 2013an. Estudio honek anbizio-formal haundia azaltzen du, detaile txikiei arreta berezia eskaintzen dien aldi berean.
www.go4zenarchitects.wix.com
Pauzarq Elena Usabiaga eta Felipe Autenetxek osatzen duten Donostiako arkitektura bulego bat da. Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan ikasketak burutu ondoren, 2010ean sortu zuten beraien estudio profesionala. Eraikitzeko heldutasun nabarmena erakutsi dute egin dituzten proiektuetan, zein barne erreforma, komertzio, baserriatan esku-hartzeak, zein familia-bakarreko etxebizitzetan, giro lasai eta bare bat sortuz.
www.pauzarq.com
(Hizkuntza: euskara, gaztelania)


