Homosexualitatearen despenalizazioaren 40. urteurreneko hitzaldia
Imanol Alvarez, EHGAM elkarteko sortzailea. (Argazkia: Bizkaie) 1979ko urtarrilaren 11n despenalizatu zuten homosexualitatea, eta 40. urteurrenaren harira Javi Larrauriren Testigos de un tiempo maldito dokumentala proiektatuko dute Koldo Mitxelenan. EHGAMek (Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua) antolatuta, asteazkenean, martxoaren 13an, egingo dute jarduera, 18:30ean, eta proiekzioaz gain, Imanol Alvarez EHGAMeko sortzaileak hitzaldia egingo du.

