Ibaetako jaiak
Ibaetako jaietako egitaraua. Jarduera guztiak Aitor Zabaleta plazan edo Lautximeneta frontoian egingo dituzte, eguraldiaren arabera:
- 12:00etan, Potxin eta Patxinen haurrentzako ikuskizuna frontoian.
- 17:00etan, haurrentzako jolasak: lapikoak apurtzea, lokotx bilketa, arrautza lasterketa, zinta lasterketa (bizikleta eraman behar da), eta abar.
- 17:00etan, Krossa: Aingeru Guardakora igoera; izen-ematea Aitor Zabaleta plazako oholtzan.
- 18:00etan, txaranga ORIA eta buruhandiak.
- 18:30etan, Txokolatada.
- 19:30etan, sardina-jana Txokito jatetxean, 80. eta 90. hamarkadetako musikarekin.
- 19:30etan, Erromeria frontoian, Son Kandela taldearekin.
- 21:15etan, danborrada herrikoia auzoan zehar. Elizaren beheko aldetik atera dira.
- 22:30etan, Pelax, Willis Drummond eta Pavloven Txakurrak taldeen kontzertua frontoian.


