Ibilaldia Auditz Akularren
Altza XXI Herri Ekimenak ibilaldi bat antolatu du larunbat honetarako (hilak 9) Auditz Akular eremuan barrena, bertako “ingurune fisiko eta naturala ezagutarazteko” eta “balio ekosozialak indartzeko”.
Marko Sierra ingeniari agronomoak gidatuko du ibilaldia, Auditz Akularri buruzko ikerketa sakonak ondu baititu Sierrak; azkena iaz egin zuen, eremuaren balio ekosozialak aztertzeko. 10:00etan abiatuko dute ibilaldia, Tomasene Kultur Etxetik.

