Auditz Akular eta bere «balio ekosozialak» ezagutzeko ibilaldia antolatu dute
Auditz Akularrera bisita bat, Altza XXIren eskutik, artxiboko irudi batean.Altza XXI Herri Ekimena Altza XXI Herri Ekimenak ibilaldi bat antolatu du larunbat honetarako (hilak 9) Auditz Akular eremuan barrena, bertako “ingurune fisiko eta naturala ezagutarazteko” eta “balio ekosozialak indartzeko”.
Marko Sierra ingeniari agronomoak gidatuko du ibilaldia, Auditz Akularri buruzko ikerketa sakonak ondu baititu Sierrak; azkena iaz egin zuen, eremuaren balio ekosozialak aztertzeko. 10:00etan abiatuko dute ibilaldia, Tomasene Kultur Etxetik.
Gogoratu behar da Donostiako Udalak 3.000 etxebizitza inguru eraiki nahi dituela Auditz Akularren. Asmo hori gutxienez Odon Elorza alkate zen garaitik dator (1991-2011), eta Altza XXI Herri Ekimenak ordutik darama horren aurka borrokatzen, Altzak dagoeneko etxebizitza eta biztanle dentsitate handiegia duela argudiatuta eta ekipamenduak eta espazio libreak behar dituela aldarrikatuta.



