Igeldoko jaiak
2019ko Igeldoko San Pedro jaietako Umore Horia lehiaketako proba bat. (Argazkia: Irati Salsamendi Lozano) Bueltan dira Igeldoko San Pedro jaiak, ekainaren 23tik uztailaren 3ra egingo dituzte, egitarau honekin:
Uztailak 3, igandea:
- 12:00etan, Ttonttorro txikiren jaitsiera.
- 12:30ean, patata tortilla lehiaketa.
- 17:00etatik 18:30era, Karlos Nguemarekin Goazen-eko koreografiak ikasteko tailerra.
- 19:30ean, Bertso saioa: Miren Artetxe, Beñat Gaztelumendi, Iker Zubeldia eta Maialen Lujanbi.
- 20:30ean, urezko zezena eta buruhandiak kalejiran.
- 23:00etan, erromeria Izer eta Alabier trikitilariekin.
- 23:30ean, irrintzi lehiaketa.
- 00:00etan, aurresku lehiaketa eta Ttonttorroren jaitsiera.
- Ondoren, erromeria Izer eta Alabier trikitilariekin.


