Iker Piris Trio
Iker Piris blues musikaria. (Argazkia: Alvaro del Valle) Iker Piris Trio blues taldeak joko du ostiralean (hilak 15), Amarako Urban tabernan. Iker Piris gitarrista eta abeslari tolosarrak Andy Martin bateria eta Abdell B. Bop kontrabaxua izango ditu bidelagun. Emanaldia 20:00etan izango da, doako sarrerarekin.

