Inude eta artzainak auzoetan
Groseko artzain eta inudeak. (Argazkia: Nerea Lizarralde) - Gros: Groseko inude eta artzainen Artaiñu konpartsa 11:15ean abiatuko da Txofre kaletik, eta auzoko hainbat kale zeharkatu ondoren, Artetxe jeneralaren kalean bukatuko dute desfilea, 14:30ean.
- Amara Berri eta Loiolako Erribera: Ikasbideko inude eta artzainek Amara Berriko eta Loiolako Erriberako kaleak girotuko dituzte etzi goizean, 11:30etik 14:00etara. Ikabide ikastetxetik bertatik aterako dira, eta Prebostes plazan amaituko dute.
- Parte Zaharra: Kresala elkarteko inude eta artzainak 12:00etan abiatuko dira, elkartetik bertatik. Parte Zaharretik eta Bulebarretik ibili eta Plaza Berrian ohiko antzezpena egin ostean (13:00), 13:45ean bukatuko dute, elkartean.
