Jane-en ibilaldia Bidebietan
Jane Jacobs urbanistaren jaiotzaren urtemugarekin bat eginda, Donostian ere Jane-en ibilaldia egingo dute. Jane Jacobs gogoan, Bidebieta auzoa esploratu eta behatuko dute. Ibilaldia Herrerako topoaren geltokian hasiko da, 09:30ean, eta handik abiatuta, auzoko hainbat gunetan geldituko dira: Kontadores, Gomistegi baserria, ur biltegiak, tiro eremua, Alai taberna, La Asuncion ikastetxea eta Parada baserria, besteak beste.