Janen ibilaldia Ategorrietan
Urteroko legez, Janen ibilaldia antolatu dute Donostian, munduko hainbat hiritan egin ohi den moduan, Jane Jacobs (Scranton, Pensilvania, AEB, 1916—Toronto, Kanada, 2006) hirigile eta aktibistaren jaiotegunaren bueltan, maiatzaren hasieran. Aurten, Ategorrieta auzunea ezagutuko dute parte hartzaileek. Jane’s Walk Donostia taldea, Ahiku elkartea, Nerea Lizarralde kazetaria eta Victor Aspe arkitektoa daude Ategorrietako ibilaldiaren antolatzaileen artean.
Larunbat honetan, maiatzaren 9an, izango da, 10:00etan Ategorrietako erlojutik abiatuta. Goiz osoko ibilaldia izango da, eta gune hauetan egingo dituzte geldialdiak: Basque Culinary Centerren (11:00), Altunaenean (11:45), bolatokian (12:30), Uliako mintegietan (13:00) eta Arzak jatetxean (14:00). Edonork hartu dezake parte, izena eman gabe.

