Jolastokietako jaiak
Haurrentzako ikuskizun bat. (Argazkia: Jolastokietako jai batzordea) Giro aparta egongo da asteburuan Jolastokietako jaietan:
Irailak 14:
- 9:00. Diana Ttirriki Ttarraka Musika Eskolako trikitilariekin.
- 10:15. Malabarismoa.
- 10:30. Ping-Pong txapelketa.
- 10:35. Xingola lasterketa bizikletan.
- 11:00. Oinezkoen lasterketa.
- 11:15. Haur parkea Bertsolari Txirrita plazan (9 orduko iraupena izango du eta bi gaztelu puzgarri egongo dira). Bestalde, Battlefield live jarduera egingo dute (zikintzen eta minik egiten ez duen paintball-a) Harrobieta plazan.
- 12:00. Pottokak haurrentzat.
- 13:00. Apar festa.
- 13:30. Poteoa Ttirriki Ttarraka Musika Eskolako trikitilariekin.
- 17:00. Haur danborrada.
- 17:05. Tute txapelketa Joserra tabernan.
- 18:00. Pala finalak.
- 18:30. Txokolate eta bizkotxo jana.
- 19:15. Erraldoi eta buruhandiak, Ttirriki Ttarraka Musika Eskolako trikitilariekin.
- 21:30. Herri afaria (saihetsa, entsalada, ogia, ardoa eta postrea).
- 22:30. Dantzaldia DJ Rurekin.
- 01:00. Zezensuzkoa.
- 02:30. Baratxuri zopa eta ezusteko bat.
Irailak 15:
- 9:00. Diana Ttirriki Ttarraka Musika Eskolako trikitilariekin.
- 9:50. Bradierea kaleko salmenta.
- 10:00. XXXIV. Jolastokieta lasterketa herrikoia.
- 10:30. Toka txapelketa eta Pote txapelketa.
- 11:45. Lunch-a erretiratuentzat.
- 12:00. Tortilla lehiaketa eta postre lehiaketa.
- 12:00. Animalien jaialdia.
- 13:00. Poteoa Ttirriki Ttarraka Musika Eskolako trikitilariekin.
- 13:15. Sari banaketa.
- 16:00. Mus txapelketaren finalak Caballero tabernan.
- 17:00. Granujas kaleko musika taldearen emanaldia (The Blues Brothers filmean oinarrituta, musika eta erraldoiak).
- 17:30. Herri kirolak (aizkolariak eta harri jasotzaileak).
- 18:00. Sagardo eguna Ttirriki Ttarraka Musika Eskolako trikitilariekin.
- 18:30. Bollybood Dantza Jaialdia.
- 19:30. Diskoteka ibiltaria.
- 20:00. Groseko erraldoien irteera.
- 20:10. Zezensuzkoa.
- 20:30. Azken traka eta jaien amaiera.
