Jolastokietako jaiak
Hemen dira Jolastokietako jaiak. Jarraian, egitaraua:
Irailak 15:
- 18:30ean, kale antzerkia. Elkartasun Jantokia-Irrien Lagunak. Tomasene-Casares Kultur Etxeak babestuta.
- 18:35ean, argazki lehiaketa. Irailaren 24ra arte iraungo du. Argazkiak jai batzordeari eman 21:00etan. Gaia: jaiak. Hiru argazki parte hartzaile bakoitzeko.
- 18:40ean, 3×3 Saskibaloia.
Irailak 16:
- 17:45ean, suziriak jaiei hasiera emateko.
- 18:00etan, karate erakustaldia (hainbat gerriko) Jolastokieta eskolan.
- 19:15ean, erraldoien eta buruhandien irteera Ttirriki Ttarraka Musika Eskola Elkarteko trikitiarekin girotuta.
- 19:30ean, kuadrillen arteko txapelketaren finalerdiak.
- 20:00etan, pregoi kontzertua: Pasai txaranga.
- 20:30ean, sardina jate herrikoia (sardinak, ogia, ardoa eta sagardoa).
- 22:30ean, rock taldeak: Contraband, Latitud 43 eta Ederson.
Irailak 17:
- 09:00etan, diana Ttriki Ttarraka Musika Eskola Elkarteko Trikitiaren eskutik.
- 10:15ean, malabarismoa.
- 10:30ean,, ping-pong txapelketa.
- 10:35ean, Xingola lasterketa, bizikletan.
- 11:00etan, oinezkoen lasterketa (herrikoia, neska-mutilen artekoa eta maila desberdinetakoa).
- 11:15ean, Haur parkea: Iraupena: bederatzi ordu Bertsolari Txirrita plaza, 70-72. Bi gaztelu puzgarri, txikienentzat. Harrobieta plaza, 14-15-16. Battlefield live (zikintzen eta minik ematen ez duen paintballa). Edonorentzat. Puzgarriak dituen eremua. Hogei jokalari aldi berean.
- 12:00etan, pottokak haur guztientzat.
- 13:00etan, Apar Festa.
- 13:30ean, poteoa, (hori bai, auzoan). Ttirriki Ttarraka Musika Eskola Elkarteko trikitilariek girotuta.
- 16:05ean, Tute Txapelketa. Finalak (Caballero tabernan).
- 17:00etan, haur danborrada, Pasai txarangak girotuta.
- 18:00etan, pala finalak.
- 18:30ean, txokolate eta bizkotxo janaldi aparta.
- 19:15ean, erraldoien eta buruhandien irteera, Ttirriki Ttarraka Musika Eskola Elkarteko trikitilariek girotuta.
- 21:30ean, herri afaria (zizka-mizkak, patea, saiheskia, entsalada, ogia, ardoa eta gazta).
- 22:30ean, su artifizialak. Dantzaldia: Ru DJ-a.
- 01:00etan, zezensuzkoa.
- 02:30ean, baratxuri zopa bizirik dirautenentzat eta zenbait ezusteko ondoren.
Irailak 18:
- 09:00etan, diana Ttriki Ttarraka Musika Eskola Elkarteko Trikitiaren eskutik.
- 10:00etan, XXXV. Jolastokieta Lasterketa Herrikoia. (Jose M. Villaren oroimenez, XV.ez).
- 10:30ean, Toka txapelketa (gizonak eta emakumeak bereizita). Pote txapelketa (gizonak eta emakumeak bereizita).
- 11:45ean, luntxa erretiratuentzat.
- 12:00etan, Arrautzopil Lehiaketa.Osagaiak: patata, arrautza, tipula, gatza eta olioa. Saria: bi lagunentzako bazkaria, Next jatetxean. Animalien jaialdia.
- 13:00etan, poteoa Ttirriki Ttarraka Musika Eskola Elkarteko trikitilariek girotuta.
- 13:05ean, Elkartasun goiza. Adela Elkartea. Ahoarekin margotzeko ikastaroak haurrentzat. Paella solidarioa (5 euro).
- 13:15ean, sari banaketa.
- 16:00etan, Mus Txapelketaren finalak. (Joserra taberna).
- 17:00etan, Smoke Screen eskolaren erakustaldia (Jolastokieta taldea).
- 17:30ean, herri kirolak: Jolastokietako pilotalekuan. Esataria: Juanjo. Aizkolariak: Karmele Gisasola Zelai (Bizkaia) eta Uxue Ansorregi (Bizkaia). Harri jasotzailea: Mikel Lopetegi Urra.
- 18:00etan, Sagardo Eguna: Juanjo Matxinandiarenaren oroimenezko VIII. edizioa. Sagardotegi hauek parte hartuko dute: Guruzeta, Petritegi, Aburuza eta Saizar. Ttirriki Ttarraka Musika Eskola Elkarteko trikitilariek girotuta.
- 18:30ean, Nafarroako jotak. Voces de Navarra taldea.
- 19:30ean, diskoteka ibiltaria.
- 20:00etan, Groseko erraldoien irteera.
- 20:10ean, zezensuzkoa.
- 20:30ean, azken traka eta jaien amaiera.