Kaldereroak auzoetan
Kaldereroak Amaran, 2020an. (Argazkia: Beñat Parra) - Amara: Aldapeta Maria ikastetxeko Haur Hezkuntzako kaldereroak 14:45ean abiatuko dira ikastetxetik, eta auzoko kaleetatik ibiliko dira, 16:15era arte.
- Gros: Zurriola Ikastolako kaldereroak 15:00etan abiatuko dira ikastetxetik, eta 16:30era arte auzoko kaleak alaituko dituzte.
- Loiolako Erribera: Ikasbideko kaldereroek auzoa zartagin eta mailu hotsez beteko dute 15:15etik 16:15era; Bartzelona hiribidetik ibiliko dira.
- Aiete: Jesuitinas hezkuntza zentroko kaldereroak 15:15ean aterako dira ikastetxetik bertatik, eta Aieteko kaleetatik ibiliko dira, 16:30era arte.


