'Â la renverse', Theatre du rivage

Sabrina eta Gabriel bi gazte frantses dira, elkar txikitatik ezagutzen dutenak. Neska Bretainian bizi da, eta mutila ekialdean. Udan eta otsailean, urtero, inauteriak direla eta, Gabriel Sabrina ikustera joan ohi da itsasertzera, hots, dena posible den leku hartara. Neskak ihesa du amets; mutilak, neska berriz han aurkitzea. Zergatik egiten dute topo beti banku urdin horretan, itsasoaren aurrean?… Antzezlana, Tabakalerako patioan izango da. Sarrera, 12 euro.
HITZAkide HITZAkide