Larratxoko jaiak
Holi festarekin hasi dira Larratxoko jaiak. (Argazkia: Beñat Parra) Larratxoko jaietako egitaraua:
Ekainak 12, igandea
- 10:45. Euskal Dantza Herri Ametsa ikastolako taldearen eskutik, Larratxoko plazan.
- 11:45. X. Sagardo Eguna, plazan, Iñaki Revuelta eta Jexus Etxebestek girotuta.
- 14:30. Herri Zikiroa, Larratxoko plazan.
- 16:30. Tute txapelketa, Indarra tabernan.
- 16:30. Gaztelu puzgarriak, Larratxoko eskolan.
- 17:00. La Bella y La Bestia musikala,Guachindaguito kultur elkartearen eskutik, Larratxoko eskolan.
- 18:00. Egieder musika taldea, Larratxoko plazan.
- 19:00. Erraldoiak eta buruhandiak, Arraiketai txarangak girotuta, ohiko ibilbidetik.
- 21:00. Jai amaierako traka.
Ekainak 13, astelehena. Haurren Eguna: ferietako salerosleei esker, barrakak prezio merkeagoan.
- 17:30. Etxeko animalien erakustaldia, Hamahiru Katu Elkartearen eskutik, Larratxoko eskolan.

