'Lasala 10 urte'
Judith Argomanizek zuzentzen duen dantza garaikideko Lasala konpainiak hamar urte bete ditu, eta, horregatik, dantza emanaldi berezia eskainiko dute Egiako Gazteszena aretoan, larunbatean (hilak 22), 19:30ean. Sarrerak Donostia Kulturaren webgunean erosi daitezke, 10 euroan.

