Liburu aurkezpena: 'Mañana cuando me maten'
Irailaren 27an Frankismoaren garaiko azken fusilamentuen 40. urteurrena beteko da. Egun hartan, Txiki, Otaegi eta FRAPeko hiru preso fusilatuak izan ziren Gerra Kontseilu batek inolako defentsa bermerik gabe epaitu ondoren. Gertaera hau nobelatu du Carlos Fonsecak (besteak beste, ‘Trece rosas rojas’ nobela ezagunaren egileak). Protagonisten testigantzak, familiakoen, lagunen, abogatuen eta militantzian lagun izan zituztenen hitzak bildu ditu Fonsecak nobela berri honetan, baita orain arte argitara eman ez den dokumentazio berria ere.
Egilearekin batera solasaldi honetan parte hartuko dute Mikel Paredes, “Txiki”ren anaiak, Mercedes Urtuzaga, Angel Otaegiren lehengusuak eta José Manuel Bujandak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuaren Kabineteko Zuzendariak.
Fermin Calbeton Kalea, 21, 20003 Donostia, Gipuzkoa, Spain. Elkar Megadenda

