'Loak ezkutatzen duena
Literaktum jaialdiko jarduera bat. (Argazkia: Donostia Kultura) Loak ezkutatzen duena saioa eskainiko dute Viktoria Eugeniako Klub aretoan astelehenean (19:00), Literaktum jaialdiaren barruan. Aiora Jakak Patxi Zubizarreta elkarrizketatuko du. Gonbidapena eskatu behar da, jaialdiaren webgunearen bidez.


