Lou Topet & Harkaitz Cano
Abesti bat gutxiago Lou Topet taldearen eta Harkaitz Cano idazlearen arteko elkarlanetik sortutako disko-liburua da. Estatubatuar musikarien 10 abesti geureganatzeko, itzultzeko eta bertsiotzeko erronka zail eta ederrari erantzuten dion argitalpena. Lou Topet, Rafa Rueda eta Joserra Senperena aritu dira alde musikalean eta Canok euskaratu ditu hitzak. Liburuak, kantugintzaren inguruko hausnarketak biltzen ditu saio eta kontakizun formatuan, Canok berak jasoak guztiak. John Hiatt, Wilco, Pete Seeger eta Billy Bragg itzuli dituzte besteak beste eta zuzeneko bortitzean aurkeztuko dizkigute abestiok Lugaritz Kultur Etxean Lou Topet eta Harkaitz Canok. Sarrera: 9 euro.
Heriz Pasealekua, 20, 20008 Donostia, Gipuzkoa. Lugaritz kultur etxea