Luberri abesbatzaren Gabonetako kontzertua
Luberri abesbatzak Gabonetako kontzertu solidarioa eskainiko du hilaren 23an, Antiguako Esklaben elizan, 18:00etan. Organo jotzailea Ignacio Arakistain izango da; hari laukotea Mirari Etxeberriak, Beñat Aizpeoleak, Argi Eizagirrek, Sema Millanek osatuko dute; soprano bakarlaria Arantza Perez izango da eta zuzendaria Junkal Guerrero izango da.
Sarrera doan izango da baina Valentziako denboraleak kaltetuentzako laguntza jasoko dute kontzertua ikustera doazenen artean. Emanaldiaren ondoren, kalez kale kantari arituko da Luberri abesbatza.