Martuteneko jaiak
Reincidentes taldea. (Argazkia: Kafe Antzokia) Egitarau zabala prestatu dute asteburu osorako Martuteneko jaietan:
Ostirala, urriak 11:
17:00. Herri kirolak haur eta gazteentzat, ikastolako patioan.
19:00. Amundarain Mediatekaren berrirekiera, musika eta pintxoekin.
19:30. Oihan Vega DJ-a gaztetxoentzat eta mozorro lehiaketa.
20:00. Dotake txaranga auzoko kaleetatik.
20:30. Auzoko danborrada aterako da auzo elkartetik.
23:00. Diskofesta, Oihan Vega DJ-aren eskutik.
23:00. Andre Santo DJ-a arituko da kale peatonalean.
Larunbata, urriak 12:
09:00. Donostiako Udaleko dultzaineroak auzotik.
10:00. XXVIII. senior eta beteranoen herri krosa. Gasolindegiaren atzealdean hasi eta bukatuko da, 6.800 metroko luzera izango du eta denentzako sariak egongo dira. Izen-emateak 6,50 euroko prezioa izango du.
11:00. Meza hildako auzotarren omenez.
11:30. Sagardo Eguna. Sagardo dastaketa, trikitilariak, baratzeko produktuak eta artisautza postuak egongo dira.
11:30. Bakailua pil pileanaren XXII. lehiaketa, ikastolako jolastokian. Lehen saria: Txapela eta bi pertsonentzako afaria Barkaiztegi jatetxean. Bigarren saria: Bi lagunentzako afaria All i Oli jatetxean.
15:00. Zikiro janaren bazkari herrikoia ikastolako jolastokian. Auzoko taberna eta saltokietan erosi behar dira txartelak, eta 1920ko hamarkada izango da aurtengo gaia.
17:00. Andre Santo DJ-a arituko da kale peatonalean.
17:30. Burrumba eta Matraka eletrotxarangak arituko dira auzotik.
20:00. Elektrotxarangen Apoteosia parkean.
20:30. Zezensuzkoa elektrotxarangarekin Marie Curie parkean.
22:30. Etsaiak Eroak, Hesian eta Reincidentes taldeen kontzertuak.
23:00. Andre Santo DJ-a kale peatonalean.
Igandea, urriak 13:
10:00. Puzgarriak, marrazki lehiaketa, aurpegi margoketa eta Molto motor lehiaketa haurrentzat, ikastolako jolastokian.
12:00. Añorgako erraldoiak eta buruhandiak auzotik.
16:00. Zinta lasterketa Tranvia kalean.
16:30. XX. mus txapelketa Sorginzulo elkartean.
17:00. Titiriteros de Binefar kale antzerkia auzotik, parketik hasita.
17:00. Arraun erakustaldia, Donostia Arraun Lagunaken eskutik.
18:00. Helduentzako musika parkeko karpan.
19:00. Lumagorria eta barrikotea parkean.
20:30. VI. su artifizialak Sorginzulo plazan, Astondoa pirotekniaren eskutik.
Astelehena, urriak 14:
Haurren Eguna. Feriak prezio herrikoietan egongo dira.
