Mikel Sarasolaren hitzaldia
Mikel Sarasola kayaklariak hitzaldia emango du datorren ostegunean, urtarrilak 17, Txantxarreka gaztetxean. 19:30ean hasiko da Antiguako jaien egitarauaren barruan dagoen jarduera, eta Platerotarrak mendi elkarteak, Txantxarreka gaztetxeak eta Antiguako jai batzordeak antolatu dute. Mikel Sarasola donostiarrak urteak daramatza muturreko kirol praktikak egiten, eta munduan zehar espedizio ugari egin izan ditu.

