Mikroantzezlanak
La Farandulan hainbat antzezlan eskaintzen dituzte astero. Borobil Teatroak hiru mikroantzezlan estreinatuko ditu La Farandula aretoan: Tenemos que hablar, Amor desenfocado eta La conferencia. Ostiralean, larunbatean eta igandean ikusi ahalko dira eta egunero lau pase egongo dira, ordu erdian behin.

