Mojo Workin' jaialdia
Bueltan da Mojo Workin’ musika beltzaren Donostiako jaialdi maitatua. Ostiralean (hilak 8) eta larunbatean (hilak 9) izango da, Dabadaban, 21:00etan hasita. Guadalupe Plata eta The Tibbs taldeak ariko dira ostiralean, eta Flamingo Tours eta Rambalaya larunbatean. Kontzertuen ondoren, DJ emanaldiak egongo dira bi egunetan 06:00ak arte. Horrez gain, larunbatean, Txetx Le Meche, Iñigo Art eta Imanol Basterra DJ-ak ariko dira Le Bukowskin, 17:00etatik 20:00etara, doan. Dabadabako emanaldietarako sarrerak aretoaren webgunean daude salgai.